
Mikel Serrano Zumarragako alkateakAntioko interpretazio zentroko lanen nondik norakoaren berri eman dubertatik bertara Pau Llimona arkitektoarekin batera. Llimonakeraikinaren lanak «aurreikusita baino zailagoak» izaten ari direlaesan du. «Eraikinaren zati handiena lur azpian egin dugu eta horrekarazo bezainbeste irtenbide asmatzea eskatu digu».
Eraikinaren ezaugarriek behartutaasmatu dituzten irtenbide horien artean dago, adibidez, barrualdeanzuloak dituen sabaia jartzea. «Eraikin barruko aretoen banaketahormigoi murruekin egin dugu. Hormigoia akustikoki oso pisutsua da,eta sabaian dauden zuloen bitartez pisu hori arintzea lortuko dugu»,azaldu du Llimonak.
Beste «asmakizun» bat, horrela deitudie arkitekto katalanak, argiteriara eraman dute. Hodietan ipinikodituzten argiez gain, murruaren perimetro guztiak argiztatuta egongodira. Sabaiaren eta hormigoi hormen artean lubakia ireki dute, etabertan argiak ipini dituzte. Llimonak azken adibide bat jarri zuen.Eraikinaren barrualdean, aretoak bi modura banatuko dituzte: behinbetiko murruekin eta behin-behinekoekin. Bigarrenak egiteko hodimetalikoak asmatu dituzte.
Argiarekin joko gehiago ere badueraikinak. Atariko teilatua eta lurrean sartzen den eraikinarenalotzen ditu kristalezko sabai batek. Kristalezko sabai horrenbitartez, argia sartzen da zentro barruraino. Tenperatura epeltzekoedo freskatzeko ere balio du argizuloak, baita eraikina lur azpianegoteak ere. Horri, instalatu duten sistema geotermikoa gehitzenzaio, eraikina berotuko duena.Honek guztiak eraikinak eta inguruekosatuko duten «multzoa onduko» duela adierazi du.
Orain, zentroaren kanpoaldean hasikodira lanean. Arrapalak egingo dituzte, kanpoko komunak eta mahaiakjartzeko zabaldegiak egingo dituzte. «Eraikinaren lanak otsaileanamaituko ditugu, eta multzo osoa udaberrirako amaitzea espero dugu»,aurreikusi du Llimonak.
Antioko zentroko ostalari zerbitzuarilotutako baldintza orriei buruzko azken berriak bihar, GoierrikoHitzan