
Berriotxoa lanera joana zen Siriara,«bertako gerra kamerarekin» jasotzeko asmoz. Temodis Greckomexikarrarekin eta Valent izeneko kazetari uruguaiarrekin Izaahfrontea kotxez zeharkatzen ari ziren unean bahitu zituzten. «Ni eznintzen konturatu, baina antza denez bi kotxe genituen atzetikjarraika», zehaztu du. Kalashnikov-ak eskuan zituzten ezezagunbatzuek «buruak estali eta eskuak bilurrekin lotu zizkiguten»,jarraitu du Berriotxoak. Bahitzaileak zeintzuk izan daitezkeen ezdakitela oraindik gaineratu du.
Hor hasi zen hamabi orduz luzatu zenbahiketa. «Tratu txarrak jasan genituen. Aurpegian kolpatu ninduten,eta urik eta argindarrik gabeko txoko batean giltzapetuta edukigintuzten», aipatu du.
Askatu behar gintuzten unea iritsizenean, «buruak estali zizkiguten, eta oinutsik kotxe bateraigoarazi», azaldu du. Ondoren, ezagutzen ez zuten leku batean utzizituzten, «gerora jakin dugu frontearen erdian askatu gintuztela,tiroak gurutzatzen diren lekuan». Siriako Ejertzito Askeak eskainizien babesa orduan, eta etxerako bidean jarri.