Goierri kirol elkarteko mendi sailakigandean egingo duen irteerarekin emango dio 2013ko denboraldiarihasiera. Baina aurretik, iaz egindako ibilaldiak ekarriko dituztegogora, bihar arratsaldean eskainiko duten ikus-entzunezkoarenbitartez.
Taldean argazki zale bat baino gehiagoere bada, eta egiten duten irteera bakoitzeko irudiak gordetzekoohitura dute. Jose Mari Aztiria elkarteko kideak esan duenez,«batenak eta besteenak batuta, 3.000 bat argazki biltzen ditugudenboraldiko». Jesus Mari Etxaniz beste kide batek gogora ekarriduenez, «orain sei bat urte hasi ginen ikus-entzunezkoarekin. Urteguztian zehar ateratako argazkiekin zerbait polita egin genezakeelairuditu baitzitzaigun».
Gaur arratsaldeko emanaldiaren helburunagusia «elkartu eta igarotako uneak gogora ekartzea» da ArantxaManzanos mendizalearen hitzetan. Hala ere, ekitaldi irekia delagogorarazi dute, eta herritar guztiei luzatu diete bertaragerturatzeko gonbidapena.
Gainontzean, iazko denboraldiaridagokionez, «balorazio positiboa» egiten dutela aipatu du Aztiriak.Jendearen parte hartzea «oso ona» izan da, eta egindako hamaikairteeretan «373 mendizalek» hartu dute parte guztira. Aurtengoaridagokionez, etzi egingo dute lehenengo irteera. Nafarroa eta Gipuzkoaarteko mugan mugituko dira, Araxes ibaitik Berastegiko haranera, etahandik Urkieta eta Erroizpeko mendiguneak zeharkatzeko.