
Aurreko abenduan, PSE-EEko eta PPkozinegotzien botoekin 2013ko aurrekontuak onartu zituzten osokobilkuran. Udalbatzar hartan talde politikoei zuzendutako dirulaguntzak %10 jaistea proposatu zuen udal gobernu sozialistak.Bilduko zinegotziak proposamenarekin «ados» agertu zirela gogoratudute koalizioko kideek prentsa oharrean. Are gehiago, «udalbatzarrariagintari politikoen soldatak ere %10 murriztea eskatu genion, bainaproposamena ez zuten onartu».
Zinegotzien estalduraXabier BarriolaBildu koalizioko bozeramailearen arabera, «zinegotzien estalduraudaleko langileena baino zortzi aldiz handiagoa da. Horrek, gastuahirukoitza izatea dakar». Estaldura hori zinegotzien aseguruei etaistripuei dagokie.
Gauzak horrela, Zumarragako Bildukaurrekontuen osoko bilkuran adierazi zuenarekin «era kontsekuenteanjokatze aldera eta zinegotziek aseguru berezirik izateko arrazoirikaurkitu gabe», udal gobernuari aurrerantzean Bildu koaliziokozinegotzien aseguruak eta udaletxeko langileenak parekatzea eskatudiote udalera urtarrilaren 8an bidalitako eskaeran. Prentsa oharrarenbitartez koalizioak erabakia publikoa izatea nahi du.