Xabier Zaldua aizkolari zumarragarrakezin izan du Jon Irazu zizurkildarra gailendu. Herenegun aizkoraapustua egin zuten Tolosako zezen plazan, eta zizurkilgoak zazpiminutu eta 24 segundoko aldea atera dio zumarragakoari. Zalduak esanduenez, «nolabaiteko tristura sentitzen dut. Hala ere, gure lanatxukun-txukun egin genuela jakinda lasaiago nago; baita Irazukerakutsi zuen nagusitasuna ikusita ere». Zalduaren arabera, JonIrazuk erakutsi zuen «potentzia, indarra eta iraupena» dituela.
Gauzak horrela, Irazuk eraman zituenTolosan jokoan zeuden 6.000 euroak. Aizkolari bakoitzak diru kopuruhori jarri zuen eta zizurkilgoak jokatu duen lehenengo apustuan sariaeraman zuen. Zalduak bosgarren apustua zuen. Bost apustu horietatik,herenegungoa galtzen duen bigarrena da. Emaitzak gogoetarako bideaireki dio aizkolari zumarragarrari, eta esan duenez «epe laburreanez dut apusturik botako. Baina norbait apustu erakargarri batekinbadator…».Apustuak mahaian irabazten direla dioen esamesagogoratu du Zalduak, eta enbor handiekin ez zela «batere ondomoldatu» esan du; egur handiak Irazuren eskakizuna izan ziren.Orain, Urrezko Aizkora txapelketari ekingo dio Zalduak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide