
Zumarragako Zelai Arizti parkeko lurazpiko aparkalekuan berrikuntza lanak egiten ari dira egunotan. Zoruakonpontzen ari dira, hain zuzen. Aparkalekuko zorua iragazgaitza etaez irristakorra bihurtzen ari dira pintura berezi batekin. Hilabetebatean lanak amaituta egongo direla iragarri du Fernando FariñasZumarragako Udaleko lan publikoen zinegotzi arduradunak.
Nolanahi ere, ez dute aparkaleku osokozorua margotuko, «orain, hilabete baten epean aparkalekuaren %25margotuko dugu. Hurrengo fasea aurrerago beteko dugu». Guztia ezmargotzearen arrazoi nagusia, Fariñasen arabera, «aparkalekua ezdugula itxi nahi da». Izan ere, Zumarragako aparkaleku hauaparkaleku publikoa izateaz gain, aparkaleku pribatuak ere gordetzenditu; 81 aparkaleku ditu eta 121 garaje.
Lanen gaineko informazio gehiago bihar,Goierriko Hitzan