
Zure familiaren baitan sortu zitzaizunmusikarekiko zaletasuna. Orduan, musikaririk egongo zen.
Birraitonaraino musikari ospetsu batbaino gehiago zenbatu ahal ditut. Musikak inguratu ninduentxikitatik, eta behin Urretxun Tourseko Martin deunaren parrokiakokoruan hasi nintzen; Santiago parrokoak zuzentzen zuen abesbatza.
Ondoren, musika formazioa jasokozenuen, ezta?
Bai, han eta hemen prestakuntza jasonuen. Beste musika tresna batzuk jotzen ikasi nuen. Musika taldeetanere aritu nintzen, eta haiekin Euskal Herriko geografia osoa ezagutunuen. Txistulariekin ere harreman handia izan dut betidanik. 1963anZumarragako Musika Bandan hasi nintzen.
Talde batean baino gehiagotan jotzen alzenuen aldi berean?
Bai, garai hartan dantza orkestran erejotzen nuen. Orduan ez zegoen ez diskotekarik ezta bestelakodantzalekurik.
Non dantzatzen zuten zumarragarrek etaurretxuarrek?
Zumarragan, Euskadi plazako arkupeak,eskuineko zein ezkerreko pertsianak itxi, eta dantzaleku bihurtzenzituzten. Dantzaldiak igandeetan eta jaiegunetan izaten ziren, osogiro polita sortzen zen. Multzoak adinka osatzen zituzten, etabertako gizartearen argazkia egin zitekeen. Tenplete baten modukoajartzen zuten, eta han goran kokatzen ginen musikariak. Musika bandaketa musika taldeak jotzen genuen.
Elkarrizketa osoa bihar, GoierrikoHitzan