
Musika tresna guztien artean zergatikaukeratu zenuen bateria?
Inauteri batzuetan, 2 urte nituela,musika bandako kidez mozorrotuta irten ginen haur eskolakogelakideak. Amari, egun hartarako, ikastolako irakasle batek txindatabatzuk utzi zizkion, eta hain pozik ikusi ninduten txindatak oparituzizkidatela. Gurasoek gertuko herrietako festa guztietara eramatenninduten txindatak eskuetan, eta jaiak girotzen ari ziren txarangekinbatera sekulako arratsalde pasak egin nituela kontatu didate etxean.Jostailuzko bateria 4 edo 5 urte nituela oparitu zidaten, etabizilagunen siestak betirako amaitu ziren [barreak]. BeranduagoZumarragako Sekundino Esnaola musika eskolan musika ikasketak hasinituen. Esan beharra daukat oraindik ere, 2 urte nituenean bezalasentitzen naizela bateria aurrean jartzen naizenean.
Bartzelonara ikastera joan al zinen?
Zerk harrapatu zintuen hangeratzeko?Bai, ikastera etorri nintzen Bartzelonara. Ikasketakegiten ari nintzenean taldekideak ezagutu nituen, eta gure artekofeeling musikalak indarra hartu zuen egunetik egunera. Ikasketakamaitu eta Bartzelonan jarraitzen dut. Egia esateko, batzuetan apustugogorrak egin behar dira, baina merezi izaten duelakoan nago.
Cuatro kateko lehiaketa batean partehartu duzue orain gutxi, eta emaitza onak lortu dituzue; finalistakizan zarete.
Cuatro kateak laugarren urtez antolatudu lehiaketa hau, 500 talde baino gehiagoren artean finalistaaukeratu gaituzte, beste hemeretzi talderekin batera. Bigarren txanpahau bozka bidez burutuko dute, eta hamar talderik bozkatuenen arteanonena aukeratu du adituek osatutako epaimahai batek. Ez dugu irabazi,baina parte-hartze soilak asko eman digu, hurrengoan ere saiatukogara, ez baitaukagu ezer galtzekorik. Ofizio honetan ez dago geldigeratzerik.
Diskoa grabatu eta kaleratu duzuelaesan duzu. Lana autoekoizpena al da?
Bai, guk geuk kaleratu dugu diskoa.Garaiotan diskoetxeek nekez babesten dituzte proiektu berriak.Nolanahi ere, alde onak ere baditu honek, musikariok askatasunhandiagoarekin lan egin dezakegulako . Diskoak zuzenekoetan etatabernetan saltzen ditugu. Urretxun ondoko tabernetan aurkitu daitekegure lana: Gaztetxea, Denak, Osaba, Dublin, Motx, Intrepid Fox,Buhame eta Santa Barbara.
Orduan ohiko industria musikalakgehiegi laguntzen ez duen arren, zirrikituak ere badaude, ezta?
Nireustez, Euskal Herrian inon baino mugimendu gehiago dago. Gaztetxeaketa bertako autogestio filosofiak ondo baino hobeto bateratu diraprofesionaltasunarekin. Beste kontu bat da musika ogibide bihurtuahal izatea, hori zail-zaila dago. Hemendik kanpo industria geroz etafaltsuagoa da, beste esparru guztietan gertatzen ari den bezalaxe.Gizartea geroz eta indibidualistagoa da, dena nahi dugu, eta helburuhori lortzeko lapurretan hasteko prest ere badaude asko eta asko.Pentsa industriaren eskala handietan hau noraino iritsi daitekeen,gero eta gehiago igartzen da jarrera mota hau.
Testuinguru horretan sortzaileek ba aldute aterabiderik?
Noski baietz! Baina bakoitzak berebidea egin behar du, lehiaketa bat irabazteak edo diskoakolaboratzaile ospetsuez betetzeak ez du askorako balio egunerokoan lanean tinko aritzen ez bazara. Maketa bat grabatzea, esate baterako,geroz eta errazagoa da; baina, eguneroko lana geroz eta gogorragoa.Edozein modutan, gogoko tokian aldaparik ez.
Orduan, ez zenuke esango sormenakrisian dagoenik?
Ez, ez eta ez. Edozein antropologokesango lukeen bezala gizakiok egoera txarrenean ere, sormenharrigarriena agertzen dugu. Musikaren unibertsoa ugaltzen ari daetengabe, gero eta talde gehiago dago, gero eta estilo gehiago. Dirufaltak artistak isilarazi baino, ahots gehiago sortuko dituelakoannago; are gehiago, dagoeneko musikaren esparruan horixe gertatzen aridela esango nuke.
Elkarrizketa osoa bihar Goierriko Hitzan