
Euskaraldiaren atarian, Urretxuko eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek bat egin dute Euskaraldiarekin. Maiatzaren 15ean hasiko da, ostegunarekin, hamar egunez luzatuko den ekimena. Euskara sailek sustatutako komunitateko eragilez eta herrikideez eratutako batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu egunotarako: hasiera ekitaldia, mikroipuin lehiaketa eta emanaldia, Hikadromoa, ginkana eta musika emanaldiak izango dira, besteren artean.
Era berean, herrikideei bezala, gainerako entitateei ere Euskaraldian izena emateko gonbidapena luzatu nahi die batzordeak. Doan izena emanda, entitateko kideei edota bezeroei Euskaraldiaren berri emateko eta horiek Ahobizi ala Belarriprest izateko sustatzeko eta ekimena ikusarazteko konpromisoa eurenganatuko lukete erakundeek. Webgunean, www.euskaraldia.eus helbidean, dute entitateek eta norbanakoek izena emateko aukera, baita materiala eskuratzekoa ere. Txapak dagoeneko eskuragai daude Urretxuko eta Zumarragako kultur etxeetan. Horra hor Euskaraldiaren inguruko egitaraua (Zintzo-Mintzoren ibilbide kulturala ekainaren 8ra atzeratu dute).