
Zumarragako egoitzan gizarte langilebatek harrera egingo die bertara doazenei. Gizarte langileak bertakobaliabideak bideratuko ditu eskarien arabera. «Lehenengo arreta gukegingo dugu, eta dituen beharraren arabera barruko baliabideak edotakanpoko zerbitzuetara bideratuko ditugu herritarrak», esan du gizarte langileak.Gizartelangilearen lanaz gain, psikologo baten aholkularitza ere bertatikbertara jasotzeko aukera izango dute gaixoek zein senideek. Esparruhonetatik harago, erretzeari uzteko tailerrak egingo dituzte. Aridira jada apirilean hasiko duten tailerra prestatzen. Terapia hauekirekiak izango dira, hau da, ez dira soilik gaixo edo senideentzat.
Elkartearen Zumarragako egoitzakGoierri osoari eskainiko dizkio bere zerbitzuak. Baliabideenkudeaketa horrek hainbat zerbitzu hartzen ditu; esate baterako,minbizi gaixoak ospitalera laguntzeko boluntarioak aurkitzea.«Dagoeneko horrelako kasu bat bideratu dugu, eta gaixo batilaguntzeko boluntarioa topatu ere».
Ordutegiak
- Astelehena. Gizarte langilea eta psikologoa Zumarragako Minbiziaren Aurkako Elkartearen egoitzan egongo dira, 08:00-19:30.
- Asteartea. Gizarte langilea eta psikologoa egoitzan egongo dira, 08:00-14:30.
- Asteazkena. Minbiziaren Aurkako Elkarteko Goierri garaiko boluntarioak egongo dira egoitzan hitzorduak ematen, 10:30-12:30.
- Osteguna. Boluntarioak egongo dira egoitzan, 16:30-18:30.
- Ostirala. Gizarte langilea eta psikologoa Zumarragako Minbiziaren Aurkako Elkartearen egoitzan egongo dira, 08:00-14:30.