
Fernando Franco bere lehenengo filmazuzentzen ari da, eta Zumarragako hotela aukeratu du ezkontzareneszena grabatzeko. La herida da filmaren titulua, eta aurrekoastelehenean ekin zioten filmazioari. Francok filmen muntaketa lanakegin ditu orain artean; Blancanieves pelikula sarituaren muntaketaFrancok egindakoa da. Donostian kanpoko eszenak filmatu zituztenasteazkenean. Orain, Zumarragan daude.
Filmean parte hartzen ari direnaktoreen zerrenda luzea da, baina ez daude diren guztiak Etxeberrin.Gaurko grabatzeko diren eszenan Ramon Agirre donostiarrak eta MarianAlvarez protagonistak dute pisu gehien. Agirre Alvarezen aitaren rolaegiten du, eta Loinaz Jauregi aktore euskaldunarekin ezkondu berri daEtxeberrin.
Plano bakoitzak luze jo du, etaikusgarria izan da, baita ere, filmaketak bildu dituen teknikarikopuru handia. Soinua, irudia, atrezzoa, jantziak, makillajea…Figurante ugari ere dago, ezkontza gonbidatuarena egiten.