
2013ko urtarrileko erroldako datuen arabera, 391 etorkin bizi dira Urretxun, 33 nazionalitate ezberdinetakoak. Hori horrela, jaiotzez urretxuarrak direnen eta kanpotik bertara bizitzera etorri direnen arteko bizikidetza bultzatzea du helburu proiektuak.
Zein da zehazki, aniztasun eta bizikidetza dinamizatzailearen betebeharra?
Etorkinen eta bertakoen arteko aldeak gutxitzea da helburua; elkarren arteko bizikidetza hobetzea, azken batean. Horretarako beharrezkoa da tolerantzia, enpatia edo errespetua bezalako balioak lantzea; elkarren arteko bizikidetza hori emateko, beharrezkoa delako lehenengo batak zein besteak elkar ezagutzea.
Zerotik hastea tokatu al zaizu?
Egia esan, etorkinen gaiari dagokionez, hasierako gerturatze hori emateko ez da pausorik eman orain arte. Horretarako ezinbestekoa da errealitate berri bat onartzea, hau da, kultura eta arraza ezberdinetako pertsonak elkarrekin bizi garela. Orain arte ez da gai hori landu eta horretara goaz.
Elkarrizketa osoa bihar, Goierriko Hitzan.