Arrasate Euskadundu Dezagun euskara elkarteak hirugarren urtez antolatu du Euskal Herriko Palindromo lehiaketa euskaldunak hizkuntzarekin jolastera animatzeko helburuarekin. Xabier Lasa urretxuarrak Irudiak Uluka Iduri palindromoarekin irabazi du lehiaketa, eta Debako Txindurri Iturri nekazal turismo sagardotegiak emandako saria jaso du.
Palindromoa: atzetik aurrera eta aurretik atzera era berean irakurtzen diren esaldiak edo hitzak dira, zenbakien kasuan kapikua deitzean zaie.
