Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Eta gureaz hitz egiten hasiko bagina?

Urretxu eta Zumarraga
2013/04/16
Otamotz

Askotan hitz-aspertu hauek elkarte gastronomikoetan izaten dira, hondakin guztiak berezi gabe zulo beretik botatzen dituzten elkarteetan, alegia. Egia da etxeko zaborra %80 bereiztea lortu dutenek arazoak izan badituztela baina arazoaren muina edo ARAZOA maiuskulekin gu gara, %30-40 inguru gabiltzanak.

 

Hitz egin dezagun sortzen dugun zabor kopuru ikaragarriari buruz: sortzen dugun 10 kiloko bat bakarra da errefusa, berarekin zer egin ez dakigun benetako zaborra. Beste 4 kilo hondakin organikoa da, txerri-jana. Eta gainerako 5 kiloak birziklagarriak dira: papera, ontzi txikiak, metalak, arropa… Hau da, sortzen dugun 10 kg zaborretik bat baino ez da ez berrabilgarria, ezta birziklagarria ere. Ez, ondo irakurri duzue: 10etik bat baino ez da benetako errefusa eta Zumarragan, berriz, batez beste 6-7 kg. "zabor" botatzen dugu, jakinda 6-7 kg. "zabor" horretatik bat baino ez dela benetako zaborra.

 

Antzuolako familia batek edukiontzian sartzen duen 2 kg. errefusako, Zumarragako familia gehienok (hori bai dela gehiengo absolutua) 6-7 kg. sartzen dugu. Eta kilotan dagoen aldeaz gain, bi errefusa horien "kalitatea" erabat bestelakoa da. Antzuolako familiak sortzen duen errefusak ez darama ezer organikorik, ez du irakiten, ez du ia tratamendurik behar. Gureek, aldiz, behar dute: toki handia (hainbeste sortzen dugu…), tratamendu garestia, azpiegitura erraldoiak…

 

Ondorioz, nola uler daiteke "kaja" jartzerakoan zurito edaten duenak eta Gintonika edaten duenak kopuru berdina jartzea? Nola uler daiteke tratatzen errazagoa den 2 kg errefusa sortzen duenak eta tratatzen askoz ere garestiagoa den 6-7 kg errefusa sortzen duenak berdin ordaintzea? Zilegi al da birziklatu daitekeen erdia baino gutxiago birziklatzen dugun herriok %80 birziklatzen dutenei erraustegia inposatzea? Zilegi al da Zumarragan 5. edukiontzia erabiltzen dutenek eta erabiltzen ez dutenek gastuak berdin ordaintzea? Zilegi al da?

 

Eskandalua sortzen digu Legazpiko kontuak, zintzilikarioak oso antiestetikoak omen dira, baina Zumarragako biztanleok birziklatu daitekeen %40 baino ez dugu birziklatzen eta familia kopuru erdiak baino gutxiagok erabiltzen du 5. edukiontzia. Gure koherentziarik ezak bai eskandalua sortu behar lukeela, eta baita gure etikak ere; eskandalua sortu behar luke zenbaiten jokaerak, zaborra lurrean uzten duten horiek, hori bai estetikoa…

 

Aspertuta gaude krisi garaiotan entzuten (portzierto zulo beltzera eraman gaituzten berberengandik) ditugun baliabideak eraginkorki erabili behar ditugula, daukaguna hobeto aprobetxatzen ikasi behar dugula. Birziklatu daitezkeen hondakinak erretzea al da baliabideak eraginkorki erabiltzea, mesedez…! Oso pedagogikoa benetan!

 

Hondakinak zabortzat jotzeari utzi behar diogu, baliabidetzat hartu behar ditugu hondakinok. Hondakinon birziklatzeak lanpostuak sortzen ditu, gasak atmosferatzea gutxitzen du eta ingurumenaren gaineko eragina gutxitzeaz gain, bertako ekonomia sustatzen du, hain beharrezkoa dena ekologikoki eta ekonomikoki jasangarria izango den etorkizuna bermatzeko.

 

Hortaz: Ez birziklatzeko eskubidea birziklatzeko betebeharraren gainetik jarri behar al da? Nola lortu zumarragar guztiok 5. edukiontzia erabiltzea? Jarriko al dugu helburutzat 2014ko maiatzerako %60 birziklatzea? Arazoaren zati handi bat gara bai, baina, era berean, konponbidearena ere bai. Biztanleok gure aldetik pittin bat jarrita eta kudeaketa publiko on batez lagundurik emaitzak erabat bestelakoak izango dira seguruenik.

 

Utz diezaiogun Legazpiko kontuaz hitz egiteari eta ekin diezaiogun lanari ELKARREKIN.

Oharra: Pello Zubiria Kaminok (Hernanin Zero Zabor) "gara.naiz.info"n 2013-2-23an argitaratutako "Nuestros 8 kilos de basura y vuestros 28" artikuluan oinarrituta.

Josu Aztiria Urtaran, Juan Carlos Lázaro Lesmes eta Sebas Iturriotz Larratza

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldea, Norvegian ere bai

2026/10/21
Urretxu eta Zumarraga
2

Norvegiatik Zumarragara, sei golekin eta Beñat Turrientesen kamisetarekin

2026/10/23
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxuarrak eta zumarragarrak nagusi Legazpiko Korosti Trail proban

2026/10/19
Urretxu eta Zumarraga
4

Igandeetako soinua

2026/10/19
Urretxu
5

Zumarragako Udalak Nafarroa plaza zaharberrituko du

2026/10/20
Zumarraga
6

1951n jaiotako urretxuar eta zumarragarrak Burgosen izan dira

2026/10/23
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT