P { margin-bottom: 0.21cm; }Maiatzaren 20 Tolosako sahararren aldeko elkartearen ekimenez, merkatu txiki bat irekita dago Urretxuko Belaustegi plazan, lehen Foto Renedo denda zegoen lokalean. Merkatua igandera arte zabalik egongo da, goizez (10:00-13:00) eta arratsaldez (17:00-20:00) irekita. Maiatzaren 20 elkarteak udako oporretan datozen haurrak aterpetxeetan zein alokatutako pisuetan kokatzen ditu. Ekimen hau finantzatzeko ireki dute merkatu txikia, izan ere, Hare Haizea Goierri garaiko sahararren aldeko elkarteko Mari Mar Renedoren arabera, “azken urteotan gero eta gutxiago dira haurrak beren etxeetan hartzen dituzten familiak”.
Merkatu txikian lehen eskuko objektuak aurki daitezke, elkarteari hainbat dendek egindako dohaintzak dira. Bigarren eskuko produktuak ere badaude.
Ikusi Gotzon Aranburuk prestatutako aurkezpen-bideoa:
