Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Ostalaritzan zerbitzari izateko prestakuntza jaso dute 11 gaztek

Urretxu eta Zumarraga
2013/04/17
Otamotz

P { margin-bottom: 0.21cm; }Zumarragako 11 bizilagunek ostalaritzari lotutako bi hilabeteko ikastaroa egin dute, zerbitzari izateko prestatu dira eta horietatik 10ek diploma jaso dute. Lanbidek emandako titulua da, eta hori da ikasleek gehien baloratu duten emaitzetako bat.

Salbuespen bat egon bada ere, beste ikasle guztiak 35 urtetik beherakoak dira. Zumarragako Udaleko gizarte zerbitzuen bitartez izan zuten ikastaroaren berri. Guztiak langabezian daude, errenta bermatzeko diru laguntza jaso dute eta 11 ikasletatik 4k minusbaliotasun bat dute. Horiek ziren gizarte zerbitzuetan jarritako baldintzak.

Nolanahi ere, Arantxa Gonzalez gizarte zerbitzuen ardura duen zinegotziak esan duenez, «baldintzekin malguak izaten jakin dugu egoerak eskatuta». Adinean, esaterako, salbuespen bat egin zuten, eta 35 urtetik gorako pertsona batek ere ikastaroa egin du. Ikasleen artean bakar batek, arazo pertsonalak tarteko, ezin izan du ikastaroa amaitu. Amaitu duten guztiek ikastaroaren hirugarren urratsa betetzen ari dira edo betetzear daude: praktikak. Gipuzkoako hainbat ostalari gunean praktikak egiten ari dira, hala hotelak nola jatetxeak.

Virginia de Andresek ez zuen eskarmenturik ostalaritza arloan. Donostiako Amara Plaza hotelean praktikak egiten ari da, eta etzi eguneko kontratua egingo diote «praktikak egiten ukituko ez nukeen sail batean lan egiteko; hotelean arriskatu dira eta ni oso pozik nago. Izugarri ikasten ari naiz». Itziar Aranberrik ezagutzen zuen ostalaritzaren esparrua, baina orain titulua lortu du. «Titulua erakutsi ahal izatea oso garrantzitsua dela uste dut».

Aranberri Castillo hotelean dago, Olaberrian. Iñigo Rodrigezek berretsi egin ditu ikaskidearen hitzak: «Gure lana era profesionalean egin ahal izateko titulua ezinbestekoa da». Rodrigez datorren astean hasiko da Zumaiako Marina Berrin. Aritz Zaldua Londres hotelean dago, Donostian, eta praktikak egin ahal izatea «aukera itzela» dela dio. Praktikak egiteaz gain, teoria landu eta tailerrak egin dituzte.

Mikel Serrano alkateak eman dizkie gaur, Zumarragako Gure Txoko jubilatu etxean diplomak. Laguntza eman dieten guztiei eskerrak eman dizkie alkateak, Adecco fundazioari, ArcelorMittali eta Goierri garaiko Gurutze Gorriari bereziki. ArcelorMittaleko ordezkariak, Zumarragan lantegia duen heinean, «gure inguruarekin elkarlanean aritu nahi dugu, egungo egoera ekonomikoan zailagoa da, baina ahalegin berezia egin dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Udalak Gabonetako argiteriaren aurrekontua bikoiztu du

2026/10/06
Urretxu
2

Udal langileek greba egin dute

2026/10/08
Urretxu eta Zumarraga
3

25 ikasle Smartlog enpresaren espezializazio diploman eta masterrean

2026/10/06
Urretxu
4

Ostadar ikusgarria

2026/10/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Ane Odriozola idazle legazpiarrak 'Veredicto' liburua aurkeztuko du gaur Zumarragan

2026/10/06
Zumarraga
6

Gazako genozidioaren aurkako elkarretaratzea

2026/10/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT