P { margin-bottom: 0.21cm; }Kanpalekua muntatu dute Lamorous Argixao Zumarragako zaharren egoitzako langileek. Egoitzako 44 langile greban daude Gerozerlan enpresak lan hitzarmen berria sinatzerakoan ezarri nahi dizkien baldintzak salatzeko. «Hemen egongo gara itunaren inguruan zerbait erabakitzen den arte», dio kanpalekuan protestan ari den langile batek. Enpresak hitzarmena sinatzeko 200 orduko igoera, 400 euroko soldata jaitsiera eta langileen %25 kaleratzea proposatu die. Baldintza horiekin ez datoz bat, eta grebaren bidea aukeratu dute Zumarragako egoitzako langileek.
Kanpalekua atzo muntatu zuten, eta gauean altxatu behar izan zuten bota zuen euriak behartuta; izan ere, lehenengo kanpalekuak ez zien babes handirik ematen. «Egia esateko, eguraldiak ez digu laguntzen,eta nahiko burumakur gaude», azaldu du langileak. Dena dela, gaur bertan berriz muntatu zuten; orain, kanpaleku berriak babes gehiago ematen die, eta euria botata ere bertan jarraitu ahal izango dutela espero dute greban dauden langileak.