Lomce legearen inguruan hausnartzeko bilera irekia deitu dute ostegunean
Bi herrietako hezkuntza eragile ezberdinei eta nahi duten herritarrei luzatu diete bileran parte hartzeko dei.
Urretxuko eta Zumarragako ikasle, irakasle eta guraso talde batek Lomce legearen inguruan hausnarketa egiteko bilera ireki bat antolatu du bihar arratsalderako. Udazken honetan PPren gobernuak Lomce legearen behin betiko onarpena gauzatuko duela eta, «legearen inposizioa salatzeko» hainbat ekimen bultzatu nahi dituzte bi herrietan.
Bilera deitu duen talde honek dioenez, lege honek, «gure hezkuntza sisteman atzera pauso larria» eragingo du, «hezkuntza pribatizazio, merkantilizazio eta zentralizazioaren» bidean jarriz.
Bilera irekia kultur etxean
Horregatik, bi herrietako hezkuntza eragile ezberdinei, eta interesa duen edozein herritarri bihar arratsaldeko bileran parte hartzeko deia luzatu diete. Bilera 19:00etan hasiko da Urretxuko kultur etxean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide