Joxan Iza artista bergararraren lanak ikusgai daude igandera arte
Erakusketa Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian dago
Joxan Izaren (Bergara, 1961) Low Cost erakusketa ikusgai dago Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Erakusketa datorren igandera arte zabalik egongo da. Hamabost koadrok osatzen dute bilduma. Margolan horietan guztietan teknika ugari nahasten ditu: akrilikoa, olioa, akuarela, errotulagailua, arkatza, grabatuak eta inpresio digitalak. Lanen formaren azpian naturaren eta hiriaren arteko dialektika dago. Bi esparruen aldakortasunari heltzen dio artistak, hori dela eta hainbeste teknika eta kolore. Holandako Barroko aroko Vanitas generoaz baliatzen da nolabaiteko diskurtso morala gehitzeko: loreak hilkorrak dira, eta heriotzan poltsikoak urrez beteta izateak ez du ezertarako balio. Krisiaren eta kulturaren inguruko hausnarketa ere egin du Izak erakusketaren izenburuari buruz galdetuta
Izari elkarrizketa bihar, Goierriko Hitzan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide