Musikaria Urretxun jaio zen 1917an, bihar hartuko dituzte senideak zein lagunak Zumarragako tanatorioan
Ramon Esnaola (Urretxu, 1917-2013) musikaria hil da. Umetatik musikari lotutako gizona izan zen. Musika tresna ugari jotzen bazekien ere, txistuarentzat toki berezia egin zuen bere musikari ibilbidean. Urretxuko txistularien irakasle izan da urtetan; lehenengo bere etxean eman zituen eskolak eta Sekundino Esnaola musika eskolan beranduago. Esnaolak sortutako musika da, besteak beste, musikariak utzitako ondarea.
Bihar senideak zein lagunak hartuko dituzte Zumarragako tanatorioan.
Esnaolari buruzko informazio gehiago irakurtzeko klikatu
hemen
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide