Mariñelaren koadroak eta eskulturak ikusgai
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan inauguratuko dute erakusketa ostiralean, 19:00etan
Azken urteetan egindako erakusketetan aurkeztutako margolanen aukeraketa bat egin du Iñaki Mariñelarenak (Zumarraga, 1971). Margolan horiekin osatutako bilduma ikusgai egongo da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko aretoan ostiraletik azaroaren 3ra arte. Erakusketa ostiralean inauguratuko dute 19:00etan. Formatu handiko koadroak dira gehienak. Akrilikoak zein collage teknika erabili ditu asko, eta birziklatutako objektu ugari dago agerian nahiz ezkutuan. Eskulturak ere biltzen ditu erakusketak.
Artistari elkarrizketa bihar Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide