'Un loco de desatar' antzezlana aurkeztuko dute etzi Zelai Arizti aretoan
Goierri garaian buruko gaixotasunak dituztenen guraso talde batek antolatu du Zumarragako Udalaren laguntzaz
Etzi, 19:00etan Un loco de desatar antzezlana ikusteko aukera dago Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Buruko gaixotasunak dituztenen guraso talde batek antolatu du ekintza Zumarragako Udalaren diru laguntzarekin. Antzezlana ikusteko sarrerak aurretik salduko dituzte aretoko leihatilan 5 euroan; biltzen duten dirua gurasoek jasoko dute ekintza gehiago prestatu ahal izateko.
Antzezlanak buruko gaixoen errealitatea hurbiltzeko helburua du, gaia gizarteratu eta “gure gaixoek gizartean bere tokia behar dutela aldarrikatu nahi dugu”, esan du ama batek.
Antzezlanaren aurkezpenean oinarrian dagoen testuaren idazlea, aktore protagonista, Zumarragako gizarte ongizate saileko zinegotzia eta hainbat guraso egon zen. Han esandakoa biltzen duen erreportajea bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide