Afrika zuri-beltzeko begiradetan
Josu Altzelai argazkilari legazpiarrak Malin ateratako argazki bilduma erakutsiko du gaurtik aurrera Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean; irudi guztietan hangoen begiradak dira nagusi
Afrikako begiradak erakusketa zabalduko du gaur, Zumarragan, Josu Altzelai argazkilariak (Legazpi, 1974). Malira egindako bidaian ateratako argazkiekin osatu du bilduma, eta Afrika oso koloretsua denaren aurreiritzia alboratuta, argazki guztiak zuri-beltzean emango ditu legazpiarrak. «Begiradak ez du koloreekin zerikusirik. Begirada sakontasunarekin lotuta dago, eta zuri-beltzak hobeto adierazten du hori»
Inaugurazioa 19:00etan da, Zelai Arizti kultur etxean
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide