Zumarragako eta Urretxuko artisten lanak erakutsiko dituzte Txoko tabernan
Jose Mari Alemanen erakusketarekin ekin diote egitasmoari Bidezar kaleko tabernan
Txoko taberna «auzo taberna bat da», dio Vanessa Blazquez bertako ugazabak. Zumarragako Bidezar kalean dago, eta eguneroko martxari 40X50 egitasmoa gehitu diote Blazquezek eta gurasoek. Egitasmo honen bitartez, Urretxuko eta Zumarragako artisten topaleku bihurtuko dute Txoko taberna datozen hilabeteetan. Artelan guztiek 40X50 zentimetroko tamaina izango dute komunean; tamainak izena eman dio egitasmoari. Dagoeneko ikusgai daude Jose Mari Alemanen lanak.
Informazio gehiago bihar, Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide