Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Urretxuko Udalak 8 milioi euro inguruko udal aurrekontua izango du 2014an

Urretxu eta Zumarraga
2014/01/10
Otamotz
Hala onartu dute atzo iluntzean egindako ez ohiko osoko bilkuran Bilduren aldeko botoekin. PSE-EEk kontra bozkatu zuen eta EAJ eta H1! abstenitu egin ziren. Urretxuko udalak 7.943.337 euroko udal aurrekontua izango du 2014an, “iaz baino %2 txikiagoa”, Oihane Zabaleta alkateak azaldu duenez. Udal aurrekontua atzo iluntzean egin zen ez ohiko oso bilkuran onartu zuen udalbatzak, Bilduren aldeko botoekin. PSE-EEk kontra bozkatu zuen eta EAJ eta Hamaikabat (H1!) abstenitu egin ziren. Zabaletak Urretxuko udalaren ogasunaren egoera ekonomikoa “normala” dela esan zuen, neurri batean “diru sarrera arruntek gastu arruntak gainditzen” dituztelako. Udalaren egoera krisi orokorreko egoeraren testuinguruan kokatu du alkateak eta Urretxu 2020 sozietate publikoari egin beharreko ekarpenak ere aintzat hartu ditu, “urteko aurrekontua zuhurtziaz aztertzera eta gastua eustera behartzen” dituela aitortuz. Udaletxearen finantza egoerari begiratuta, “eskura dauden baliabideen zerga bilketaren arintasunak eta maiztasunak gastuak puntualki ordaintzeko” aukera ematen duela esan du. Hala ere, altxortegian izan daitezkeen defizit batzuk konpontzeko iaz, “Caja Rural erakundearekin 450.000 euroko kreditu eragiketa” bat egin zela esan du. Zatika amortizatzen joan dira eta “2014ko martxoaren 23an kitatuta” egotea aurreikusten du udalak. Aurrekontuak egiterako orduan hiru oinarri hartu dituzte batez ere kontuan. Batetik udaletxeko teknikarien iritziak, parte hartze prozesuaren egindako proposamenak, eta politikoen ekarpenak. Udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuen helburua “dauden baliabideei ahalik eta etekin gehiena ateratzea da, gastu arrunta kontrolatuz, arrazionalizatuz eta zainduz”. Sarrerak eta gastuak Udal aurrekontuan, “oro har sarrerak jaitsi” egin direla aurreratu du alkateak, “zerga zuzenetan eta kapitalen diru laguntzetan izan ezik”. Lehenengoari dagokionez, “25.000 euro gehiago biltzea aurreikusten da, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan tarifak, tipoak eta kuotak igo egin direlako”. Diru laguntzei dagokionez, “%541ean egingo dute gora, iazko 27.000 eurotik aurtengo 174. 295 eurora arte”. Murrizketak aldiz, “zeharkako zergetan, tasa, prezio publiko eta eta sarrera batzuetan eta diru laguntza arruntei dagokienean” aurreikusi dituzte. Gastuei dagokionez, 2014rako aurreikusitako gastuak “aurreko ekitaldikoekin alderatuta 440.000 eurotan murriztu dira”. Dena den, benetako inbertsioen atalean ekitaldi honetarako inbertsio kopuru handiagoa biltzea lortu da, hein handi batean jasoko diren diru laguntzei esker. “Iaz baino 188.000 euro gehiago” izango dira eta “Kalerrotako asfalto lanak, Santa Barbara auzoko irisgarritasuna, kaleko argiterian energia aurrezteko jarduerak egiteko eta Irimo parte hartze prozesua egonkortzen joan ahala” egin diren lanei erantzuteko erabiliko dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Urretxuko Udalak Gabonetako argiteriaren aurrekontua bikoiztu du

2026/10/06
Urretxu
2

Udal langileek greba egin dute

2026/10/08
Urretxu eta Zumarraga
3

25 ikasle Smartlog enpresaren espezializazio diploman eta masterrean

2026/10/06
Urretxu
4

Ostadar ikusgarria

2026/10/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Ane Odriozola idazle legazpiarrak 'Veredicto' liburua aurkeztuko du gaur Zumarragan

2026/10/06
Zumarraga
6

Gazako genozidioaren aurkako elkarretaratzea

2026/10/09
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT