Zumarragako jubilatu elkarteak batzar orokorra egingo du egoitzan, urtarrilaren 30ean, 18:00etan
Zumarragako Gure Txoko jubilatu egoitzan aurten egingo dituzte ekintzen egutegia prestatzen ari dira. Guztietan garrantzitsuena Kultur Astea da, eta dagoeneko badakite apirilaren 7an hasi eta 13an amaituko dela. Pablo Santillan Gure Txoko elkarteko idazkaria da, «egingo dugun ekintza zerrendaren zirriborroa baino ez dugu oraindik». Kultur Asteari hitzaldi batekin emango diote hasiera, Enrique Samaniego doktoreak egingo du hitzaldia, eta adinekoei bereziki eragiten dieten gaitzei helduko die. Hurrengo egunetan Irri Makila antzerki taldeak antzezlan baten aurkezpena egingo du Zumarragako Zelai Ariztin, bingoan arituko dira El Salvador gizarte zentroan zein Gure Txokon, jubilatu egoitzako koruak emanaldia egingo du eta Gernikako egoitzako (Bizkaia) korua nahiz antzerki taldea etortzekoak dira. Zumarragako Bandarekin ere kolaborazio bat egingo dute, eta egoitzako hainbat talderen partaidetzarekin «kontzertu berezia» eskainiko dute Kultur Astearen baitan.
Aldaketak zuzendaritzan
Gure Txoko egoitzako zuzendaritzak urteko batzar orokorra deitu du. Urtarrilaren 30ean izango da 18:00etan. Kultur Astearen berri emango dute batzarrean eta zuzendaritza taldean egingo dituzten aldaketen berri ere emango dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.