Goierrik Nafarroara irteera antolatu du iganderako
Goierri elkarteko mendi sailak Kantauri itsasoa eta Pirinioak batuko dituen zeharkaldia antolatu du datozen hilabeteetarako. Zeharkaldia zortzi etapatan egingo dute eta igandekoa bigarrena izango da. Berako herrigunean emango diote hasiera ibilaldiari, Santa Barbara, Ibantelli, Labeaga eta Zentinel gailurrak igarota, Etxalarren amaitzeko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide