Itxurari eta irudi fisikoari buruzko hitzaldia gaur
Urretxu-Zumarragako ikastolak antolatuta, Nola jokatu seme-alaben itxuraren, irudi fisikoaren eta modaren gizartean izeneko hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean Juan Carlos Alonso psikologoak bideratuta. Hitzaldia euskaraz izango den arren, diapositiba aurkezpena gaztelaniaz egingo dute. Hitzordua 18:00etan da, musika gelan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide