Yoga integraleko ikastaro berria aurkeztuko dute
Yoga integraleko ikastaro berria aurkezteko ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Aldiri kiroldegian. Gaur, saio ireki bat egingo dute doan, 10:30etik 12:00etara. Datorren astean ere izango dira saio irekiak, hilaren 25ean eta 27an, 10:30ean eta 19:00etan. Parte hartu ahal izateko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide