Etxezarretaren artelanak Txoko tabernan ikusgai
El aura y artefactos liberados titulua jarri dio Julen Etxezarretak gaurtik eta martxoa amaitu arte Zumarragako Txoko tabernan ikusi ahalko den bildumari. Margoak zein paretan zintzilikatzeko eskulturak ere bildu ditu artista urretxuarrak.
Etxezarretaren erakusketa Zumarragako tabernan aurreko abenduan abiarazitako 40×50 egitasmoaren baitan dago. Dagoeneko Jose Mari Amundarain, Concetta Probanza eta Gonzalo Iza artistek beren lanak erakutsi dituzte. Erakusketaren inaugurazioa 19:00etan egingo dute, Txoko tabernan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide