Sukaldaritza ikastaroa Berdintasun Arloaren eskutik
Zumarragako Berdintasun sailak sukaldaritza ikastaroa antolatu du. Martxoaren 11n hasiko da eta Mairi emakume elkarteak Urretxun duen egoitzan izango da. Gizonezkoei zuzenduta dago, baina emakumezkoen parte hartzea onartuko dute.
David Revuelta sukaldariak egingo du ikastaroa eta errezeta errazak zein zailagoak landuko ditu. Ikastaroak sei jardunaldi hartuko ditu martxoa eta apirila bitartean; seiak astearteetan izango dira eta bi orduko iraupena izango dute, 19:00etan hasita.
Izen-ematea
Izena emateko berdintasuna@zumarraga.net helbidera idatzi behar da, idatzian norberaren datuak eta telefonoa zehaztu behar dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide