Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Izar handien artean, distira bereziko bat

Urretxu eta Zumarraga
2014/04/04
admin
Gorka Zufiaurre aktorea (Urretxu, 1978) Luis Marias zuzendari bizkaitarraren Fuego filma grabatzen ari da Bilbon, Lekeition eta Bermeon (Bizkaia). Zufiaurre eskarmentu handiko aktorea bada ere, film luze batean parte hartzen duen lehendabiziko aldia da, eta ez nolanahiko rola betez, gainera. Filmeko protagonista nagusietako bat da, Jose Coronado, Aida Folch eta Leire Berrocalekin batera. Aritzen rolean ariko da Zufiaurre Fuego filmean. «Oso pertsona ausarta da, ni bezalaxe. Bizitzan asko sufritzea tokatu zaio, baina arazoei aurre egin eta gainditzea lortzen duen horietakoa da». 16 urteko mutil gazte baten roletik ariko da, aitarik gabe bizitzea tokatu zaion gazte batenetik. «Oso pertsonaia aberatsa da, eta seguru zer pentsatua emango duela». Jose Coronado aktore ezagunaren ondoan ikusi ahalko da pantaila handian Zufiaurre, eta bi pertsonaien arteko harreman hori da, azkena batean, filmaren muina. «Aritz Lekeition bizi da amarekin, pozik. Badaki aita kartzelan duela, baina gudaria izan zelako espetxeratu dutela kontatu diote. Amak esaten dio handitzen denean ulertuko duela. Coronado Lekeitiora iristen denean, lagunak egingo dira segituan, baina Aritzek ez daki polizia bestelako asmo batzuekin gerturatu dela beregana». Aitaren benetako istorioa zein den jakinaraziko dio Coronadok Zufiaurreri, «Aritz egia osoaz bere kabuz konturatuko den arte». Mendekuzko thriller bat da Mariasek irudikatu nahi duena, baina errealitatean, platotik kanpora, bestelakoa da aktoreen arteko harremana. «Lankide eta pertsona bikaina da Coronado, eta asko laguntzen ari zait pertsonaiarekin. Bere Twitterren krak bat naizela argitaratu du orain gutxi», dio, pozik. Eta ez du arrazoirik falta. «Egia esan, harrituta daude nirekin; ez zuten uste pertsonaiari horren azkar helduko nionik. Leire Berrocalekin ere eszena asko partekatzen ditut, nire ama baita filmean. Lasaitasuna transmititzen diodala esaten dit beti, eta oso erraza dela nirekin lan egitea». Zufiaurrek, ordea, badaki bereizten, eta lore artetik burua atera eta pertsona ikusten du aktorearen atzean. Aktore ezagun asko ezagutu dituela aitortzen duen ziurtasun berarekin esaten du berak «pertsonarekin» lan egiten duela, «ez pertsonaiarekin». Zuzendariak ere ugari izan ditu urretxuarrak inguruan, baina lehen aldiz ari da lanean Mariasekin. «Ez genuen aurretik elkar ezagutzen, baina lagunak egin gara. Berarekin lan egitea atsegina da. Nire esperientziagatik esan dezaket zuzendariak orokorrean jatorrak eta atseginak direla, baina aktoreak zuzendu behar dituzten unean gauzak serio egitea nahi izanez gero, zorrotzak ere izan behar dute, tarteka. Eta Luisi gauzak ondo egitea gustatzen zaio». Pertsonaiatik hasita Grabaketa lanetan aritu da Zufiaurre azken asteetan, baina aurretik ere izan du egitekorik Fuego filmerako. «Lehenengo lana pertsonaia bera ezagutzea izan da; Aritz nolakoa izatea nahi zuen azaldu zidan zuzendariak, eta, ondoren, bion artean prestatu dugu. Luisek gauzak ondo eta zuzen egitea nahi du, eta ni horretan saiatzen naiz». Mariasekin aurretiko lan hori egitea oso garrantzitsua izan dela dio, asko lagundu baitio. Behin pertsonaia zehaztuta, grabatu beharreko eszena bakoitzerako gidoiak buruz ikasten ditu, etxean, Urretxun. «Amaren laguntza» izaten du horretarako. «Buru-belarri nabil orain lan horretan, gidoia ondo prestatzea gustatzen baitzait». Grabazioetan, ordea, «momentuan eta zuzenean» ateratzen zaio nahi duena. «Ikaragarri gustatzen zait aktore lana, eta benetan bizi dut egiten ari naizena». Bilbon, Lekeition eta Bermeon aritu da grabaketa lanak egiten, eta hasierako egunetan urduri samar aritu bazen ere, pertsonaian sartu bezain azkar pasatu zitzaiola azaldu du: «Antzezten ari naizen bitartean, guztiaz ahazten naiz». Datorren ostiralean amaituko ditu grabazio lanak Zufiaurrek; baina gainerakoek lanean jarraituko dute. «Donostiako Zinemaldian aurkeztu nahi dute filma; beraz, maiatzerako muntaketa lanek amaituta beharko dute». Dena aurreikusi bezala badoa, irailean ikusi ahalko da urretxuar aktorea Kursaaleko alfonbra gorrian. Izen handiagoa orain Aktore moduan ezaguna da Zufiaurre Euskal Herrian, zineman, antzerkian eta telebistan lan egin baitu orain arte. Baina film honi esker oihartzun handiagoa lortuko du. Hark, baina, oraingoz nahiago du horretan askorik ez pentsatu: «Oraintxe grabaketekin gozatzen ari naiz, eta horretan jarraitu nahi dut buru-belarri». Ondoren datorrena etortzen den bezala hartuko duela ere badio, Fuego-n aritzeko proposamena ere «ustekabean» iritsi baitzitzaion. «Donostiako Binai ekoiztetxetik deitu zidaten otsailaren amaieran, film baterako down sindromea zuen aktore bat behar zutela esanez. Zuzendariarekin lehendabiziko harremanak izanda, segituan eman zidaten lana, eta martxoaren hasieran gidoia lantzen hasi nintzen». Gustatzen zaion horretan jarraitu nahi du, aktore lanak «jende asko ezagutzeko eta harremanak eta ahoskera lantzeko ikaragarri lagundu» baitio.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
2

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT