Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Udala

Urretxuko Udalak Aparizio eta Pagoeta auzoak berpiztu nahi ditu

Urretxu
2014/05/16
Asier Zaldua
Legealdi honetan Urretxuko Udala herriko auzo ezberdinetako bizilagunekin elkartzen ari da euren beharrak ezagutzeko. Aste honetan Aparizio eta Pagoeta auzokoekin bildu dira udal ordezkariak eta Oihane Zabaleta alkateak gogoratu duenez, lehen bilerak duela bi urte egin zituzten: «Bilera hauek duela bi urte hasi genituen. Hasieran bizilagunek eskatzera joaten ziren, baina pixkanaka parte hartzearen kulturan murgildu dira». Aparizio auzoan egin zituzten lehen bilerak «oso gogorrak» izan zirela aitortu du. «Auzoa herrigunetik aparte dago, ez zeuden udal ordezkariekin elkartzera ohituta eta errezeloa zuten». Egun, ordea, hartu-emana «oso ona» da. «Eurek gauzak eskatzen dizkigute eta guk eurei ere bai. Irtenbideak proposatzeko eskatzen diegu». Aparizioko bizilagunen arazo nagusietako bat ArcelorMittal enpresa da, «oso gertu» baitute: «Balkoiko barandatik trapua pasatzen duten bakoitzean, beltza gelditzen da. Arazo honek irtenbide zaila du, baina enpresak ordezkari bat bidali zuen asteazkeneko bilerara eta hori aurrerapauso bat da», esan du Zabaletak. Bizilagunek etxeetako aurrealdeak margotu nahi dituzte eta udalak enpresarekin akordio batera heldu nahi du. Zabaletak azaldu duenez, «enpresak laguntzea» nahi du udalak; «izan ere, aurrealdea beltza dute eta atzealdea zuria, eta horrek argi erakusten du enpresaren jardunaren eragina. Duela 20 urte auzoko langabetuek margotu zuten eta oraingoan ere hala izatea gustatuko litzaiguke. Gainera, bizilagunei kutsadurari buruzko datuak ematen dizkiegu». ArcelorMittalekin zerikusirik ez duten arazoak ere badituzte. «Espaloia berritzeko eskatu digute, baina bidegorria ere badutela erantzun diegu. Ondo hartu dute. Kale garbiketarekin eta landareekin zituzten arazoak konpondu genituen, argiteria hobetu genuen…», zehaztu du alkateak. Bestalde, Aparizioko bizilagunak Auzobusarekin «oso gustura» daudela dio: «Asko erabiltzen dute herrira gerturatzeko, eta hasierako ordutegia aldatzeko eskatu ziguten. Ospitalera doan autobusa ere erabili dezaketela esan genien, baina Auzobusa doan da eta bestea ez. Kontuan izan behar da, gainera, bizilagun gehienak adinekoak direla».
Oihane Zabaleta (Alkatea): «Urretxuarrek Aparizio ezagutzea nahi dugu eta festa bat antolatzeko eskatu diegu» «Pagoeta auzoan lokalen alokairua bultzatzeko diru-laguntzak lortu nahi ditugu»
Auzo honetako urretxuarrek beste eskaera bat ere badute: Gurutze Gorriak erabili zuen eraikina bizilagunen bilgune izatea. «Eraikina udalarena da eta bertan liburutegi bat eta haurrentzako jolasak jartzea gustatuko litzaieke. Baietz esan genien». Urretxuar asko ez dira sekula Aparizion egon eta udalak auzo hau ezagutzera eman nahi du. Horretarako, auzotarrei festa bat antolatzea proposau die udalak. «Auzoa duela 53 urte egin zuten eta bertan Irimo enpresan lan egitera etorritako etorkinak bizi dira. Aniztasun kulturala lantzen ari gara eta Aparizioko bizilagunek ere euren jaioterrietako gastronomia eta kultura erakustea nahi dugu», esan du Zabaletak. Pagoeta auzoa Pagoeta auzoko bizilagunek ere badituzte eskaerak, askok dolarraren auzoa bezala ezagutzen zenak behera egin baitu azken urteotan, eta bizilagunek auzoa berpiztu nahi dute. Izan ere, azken urteotan 22 denda itxi dira: garai batean 57 denda eta taberna zeuden eta egun, berriz, 35. Udala hutsik dauden lokalen erabilera bultzatzen saiatuko da, bai Pagoetan eta bai alde zaharrean. «Alokairua bultzatzeko diru-laguntzak lortu nahi ditugu. Bestalde, bizilagunekin zein negozio bultzatu nahi ditugun aztertu behar dugu: tabernak? Telefonia enpresen bulegoak? Fruta-dendak? Artisauak? Denetik egon behar dela uste dugu. Enpresa handiek, Carrefourrek eta Mercadonak, besteak beste, Irimoko industri gunean merkataritza-guneak ireki nahi dituzte, baina ezezkoa ematen ari gara». Geltokietako jaietako batzordea ere berpiztu nahi dute. «Lehen jende askok parte hartzen zuen, baina festen antolaketa talde txiki baten eskuetan gelditu da. Oso aktiboak dira, baina jendea behar dute, eta Zumarragako Udalarekin batera, batzordea indartzen ahaleginduko gara». Ipeñarrieta kale atzealdeko parkea ere berritu nahi dute, baina horrek luze joko du: «Menditik datozen urak gaizki bideratu ziren eta zorua sarritan altxatzen da. Orain arte partxeak jarri dira, baina ura ondo bideratu beharra dago. Horretarako, diru asko behar da eta oraingoz ez dugu. Pixkanaka, egitasmo horretarako dirua aurrezteko asmoa dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT