Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Norberaren bikaintasuna jomugan, ikastaroa egingo dute Uglen

Urretxu eta Zumarraga
2014/05/22
Otamotz
Zumarragako Ugle lanbide eskolan zortzi urtez aritu dira adimen emozionalari buruzko ikastaroak egiten. Orain, urrats bat harago eman asmoz, Norberaren Bikaintasunerako Ikastegia sortzea erabaki dute. Ikastegi berrian adimen emozionaleko ikastaroa integratuko dute. Pello Biain ikastegiaren arduradunaren hitzetan, «bikaintasun pertsonala etengabeko ikaskuntza eta garapen prozesua da;  pentsaera, sentiera eta, batez ere, jokaera bat garatzeko helburua du». Balioak eta printzipioak ardatz, koherentea izatea da bikaintasunaren oinarria, «norberaren buruarekin nahiz besteekin harreman zintzoak sortzea». Ikastegi berrian adimen emozionalaren inguruan orain artean egindako ikasketak «gaindituko eta hobetuko» dituzte. Biainen hitzetan, «helburu hori erdiesteko balio eta garapen pertsonalari buruzko kontzeptu berriak» erabiliko dituzte. Horrez gain, saioak tailer moduan egingo dituzte, eta praktikoak izango dira. Ugle eskolaren ugleskola.net webgunean foro bat sortzeko asmoa ere badute. Foroaren helburua ikaskideen arteko komunikazioa «hobetzea eta erraztea» da, «baita ideia berriak partekatzea ere». Etorkizunera begira, buruan dute gida edo laguntza zerbitzu bat eskaintzea, Biainek dioenez, «hobekuntzaren eta garapenaren bitartez bikaintasunerako bidea egin nahi duten gizabanakoentzat edo taldeentzako». Ikasleen iritziak Michalina Szczygielka jatorri poloniarra duen zumarragarra da. Anaia euskaldun batekin ezkondu zen eta Euskal Herrira etortzeko gonbitea egin zion. Szczygielkak baiezkoa eman zion: «guztia batu zen ni eta alaba hona etor gintezen», dio. Adimen emozionaleko seigarren ikastaroa du hau, eta Ugleko ikastaro hauekin «maiteminduta» dagoela dio: «Ezin dut beste hitzik erabili sentitzen dudana deskribatzeko». Bikain ikastegiko ikasle izateko asmoa dauka, «ikastaro bakoitzak eta ikaskide bakoitzak ere ekarpenak egiten dizkizu». Szczygielkak «pertsona hobea» izaten ikasi duela dio: «Finean, neure arazoak konpontzeko nik neuk ditudan giltzak zeintzuk diren ikasi dut».
Neure arazoak konpontzeko nik neuk ditudan giltzak zeintzuk diren ikasi dut» Michalina Szczygielka (Ikaslea) «Ikasi baino, gauza askorekin konturatzeko aukera eman dit adimen emozionalak» Rafa Zabalo (Ikaslea)
Bikain_ikastegiaRafa Zabalo zumarragarrak ere adimen emozionaleko ikastaroak eginak ditu Uglen. Jakin-mina zuelako eman zuen izena lehenengo ikastaroan. Dioenez,  aurretik hainbat liburu irakurriak zituen eta gaiari buruz bazekien zer edo zer. Ikastaroetan zer ikasi duen galdetuta aditza zuzendu eta «ikasi baino, gauza askorekin konturatu» dela dio: «Konturatu naiz nola jokatzen dudan eremu guztietan ditudan harremanetan». Adimen emozionalaren gaineko lehenengo ikastaroa 2006-2007 ikasturtean egin zuten Goierri garaiko Ugle lanbide eskolan. Ikastaroa irakasleek zein ikasleek egin zuten, eta poliki bailarako hezkuntzako nahiz osasungintzako beste eragile batzuek ere egin zuten. Zortzi hauetan guztietan 200 bat lagun trebatu dira adimen emozionalaren esparruan. Datorren urteko ikastaroak 90 orduko iraupena izango du, 9 astetan banatuta, astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 20:30era, hain zuzen. Izena emateko bi modu daude: Uglera deituta (943 72 54 77 eta 943 72 56 70) edo e-posta bidez (resp.fc@ugleskola.org edo pello@ugleskola.org).

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT