Aurreikuspen guztiak gainditu ditu Gure Esku Dago ekimenak deitutako giza-kateak; azkenean 150.000 lagun baino gehiago bildu dira Iruñea eta Durango batu dituen bidean. Urretxun eta Zumarragan ere, katebegi jendetsua osatu dute bi herriotako herritarrek, eta ingurutik etorritakoek. Izan ere, Legazpi, Azkoitia, Azpeitia eta Bizkaiko hainbat herritatik etorritakoak elkartu dira bi herriotan.
Hamaikak alderako jendetza zebilen herriguneko kaleetan. Giza-katea, Deskargatik barrena sartu da Urretxun, Irimoko industrialdetik herriguneraino. Zumarraga ere aldenik alde zeharkatuz, Eitzagatik behera Ezkio-Itsaso aldera jarraitu du kateak.
- Gotzon Aranbururen eta Carlos Mediavillaren argazkiak:
- Herritarrek eta parte-hartzaileek bidalitako argazkiak:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide