‘Parketarrak’ egitasmoa bihar, Zelai Arizti parkean
Ekainaren 4an Urretxuko gazteluko parkean egindako Parketarrak egitasmoa errepikatuko dute bihar Zumarragako Zelai Arizti parkean, 17:00etatik aurrera. Kalean eta parkean euskararen erabilera bultzatzea dute helburu. 3 urtetik 5 urtera arteko haurrentzako jolasak egingo dituzte lehenengo, eta, 18:00etatik aurrera, 6 urtetik 9 urtera arteko haurrentzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide