Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Ahotsak harribitxi bihurtuta

Urretxu eta Zumarraga
2014/06/18
Miriam Luki
Agiñagako Justina Jaruegik ogia egiten du bere baserrian. Jauregik ez du baina ogia egiten duela esaten, labesua egiten duela baizik. Zumarragako Agiñaga auzoko bizilagunik adinekoena da. Bereaz gain beste 41 urretxuarren eta zumarragarren  hizkera jaso dute Badihardugu elkartekoek. Elkarte horri bi herrietako euskarazko ahotsak jasotzeko enkargua egin zioten Urretxuko eta Zumarragako udalek. Orain, Ahotsak proiektu zabalagoaren baitan emaitza erakutsi dute eta hizlariei bere hizkeraren aberastasuna aitortu diete. Aurkezpenean hogei minutu inguruko ikus-entzunekoa erakutsi zuten, non elkarrizketatuek esandakoen hainbat pasarte bildu zituzten. Bideoan agertzen diren gehienak egon ziren aurreko ostegunean Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egin zuten aurkezpenean; bideoan agertzen diren batzuk dagoeneko ez daude, eta haiek ere omendu zituzten,  bide batez. Mikel Serrano Zumarragako alkateak hitz hartu zuen eta proiektuan parte hartu duten 42 elkarrizketatuei eskerrak eman zizkien: «Zuei esker Urretxuko eta Zumarragako euskara jasota geratuko da». Elkarrizketatu guztiak adinekoak dira eta hainbat gairen gainean euskaraz hitz egiteko eskatu zieten elkarrizketetan. Elkarrizketaturen batek gai intimoren bat kontatu badu, pasarte horiek elkarrizketatik kanpo utzi dituztela argitu zuen Aintzane Agirrebeña Badiharduguko kideak. Urretxun eta Zumarragan egindako elkarrizketetatik ia mila pasarte atera dituzte. Pasarteak gaika sailkatu dituzte eta jasotako testigantza horiek guztiak ikusgai daude Ahotsak proiektuaren webgunearen Zumarragako nahiz Urretxuko ataletan. Proiektuaren helburu nagusia tokian tokiko hizkerak jasotzea bada ere, Agirrebeñaren hitzetan, «lehengo ohiturak nolakoak ziren kontatzeko eskatu diegu eta askotan kontatutakoak harrigarriak izan dira». Aretoan bildutako elkarrizketatuei protagonistak direla esan zien, «barruan duzuen hori altxor bat da». Hizkuntza ondarea Oihane Zabaleta Urretxuko alkateak bi herrietako euskara moldea «sailkatu ezina» dela adierazi zuen: «Inoiz ez dugu jakin bertako euskara zein multzotan sailkatu daitekeen, Urolakoa? Goierritarra? Horixe da, hain zuzen, guk dugun aberastasuna. Itxura denez, hizkera ugari nahasten da gurean».
«Urretxukoak goran eta Zumarragakoak beheran harrika aritzen ziren pasoanivelean» Juli Elizburu «Korridoreko leihoetan gerran koltxoiak jartzen genituen baina gauean lotarako behar genituen» Jexuxa Salegi «Euskaraz etxean egiten genuen bakarrik, egurra ematen ziguten euskaraz eskolan egiteagatik» Juan Mendiaraz
Ekitaldian Gorka Azkaratek eta Amaia Iturriotzek bertso bana bota zuten. Azkaratek «hizkuntza herriak daukan ondarerik handiena» dela kantatu zuen eta Iturriotzek hizkera zazpi haizetara zabaldu behar dela, «euskara bizi mugitu dadin ahots batetik bestera». Bideoan bildu dituzten pasarteetan nork bere bizitzako pasadizoak kontatzen ditu eta ahotsetik ahotsera Urretxuko zein Zumarragako historia idazten dute. Edurne eta Maite Ormazabal zumarragarrak, esate baterako, bi herrien arteko ika-mikei buruz ari dira. Edurnek dioenez, «jaian Urretxutik kuadrilla bat etortzen zen eta beti zegoen zirikatzen, guri berdin zitzaigun bakoitza nongoa zen, gu lanean ari ginen». Urretxuko Jesus Lizarazu eta Juli Elizburuk ere gogoan dute trenaren «pasoanivelean» sortzen ziren liskarrak. Diotenez, «Urretxukoak goran eta Zumarragakoak beheran harrika aritzen ziren». Pilar Ormazabal Zumarragan jaio zen baina bizitza Urretxun egin du. «Lehenengo pintxoak guk ekarri genituen. Donostiara joaten ginen eta han begiz jotzen genituenak hona ekartzen genituen», dio Ormazabalek. Urretxuko Ipeñarrieta auzoa nolakoa zen kontatu du Miren Sasietak, Isabel tabernatik hasita eta Albisuatarren «panaderira», «baserrietatik zetozen astoak zuzen-zuzen joaten ziren hara, bazekiten nora joan behar zuten». Astoak lotzeko uztaiak bertan zeuden. Felipe Areizagak Zumarragako zumegintzan jende asko lanean zebilela kontatu du. Manuel Etxezarretak, 36ko gerraren harira, karlistak iritsi zirenekoa gogoratu du, eta frontea Belokin egon zela. Jexuxa Salegik bere etxeko korridoreko leihoetan koltxoiak jartzen zituztela gogoan du, tiroetatik babesteko, baina «gauean lotara joateko berriz koltxoiak behar!». Testigantza sorta Juan Mendiaraz zenak euskaraz etxean bakarrik egiten zutela dio bideoan, «eskolan guri egurre ematen ziguten euskaraz egiten bagenuen». Eta Jose Inazio Aranberrik eskolara sartzearekin batera lau ilaratan kokatuta derrigor kantatu beharreko «caralsola» ez du orain artean ahaztu. Pasarteen lagin bat baino ez da aurrekoa. Elkarrizketatu batzuen hitz sorta bat da, elkarrizketatu gehiago egon badagoelako. Hitz, ahoskera eta pasadizo bakoitza harribitxi bat da. Ahotsak proiektua ondare hori transmititzeko bidea da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT