Urretxuko Udalak atzerrira bizitzera joandako urretxuarren topaketa antolatu du
Urretxuko Udalaren aniztasun eta bizikidetza mahaiak atzerrira bizitzera joandako uretxuarren topaketa antolatu du hilaren 11rako. Udaletxeko pleno aretoan egingo dute, 18:00etan. Ekimen honen helburua Urretxuko migrazio fluxuaren inguruko mahai inguru bat egitea da. Beste lurralde batzuetara joandako urretxuarren testigantzak jasoko dituzte eta 2009an egindako Urretxuko inmigrazioari buruzko azterketa eta diagnostikoa txostenetik ateratako datuak azalduko dituzte. Udalak kulturen arteko bizikidetzaren aldeko apustua egin du eta herritarrei ekitaldian parte hartzeko gonbieta luzatu die.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide