Urretxuko Udalak herrira iritsi berri direnentzat saio informatzaileak antolatu ditu
Urretxuko Udalak informazio eta formazio saioak antolatu ditu herrira iritsi berri direnentzat. Helburua heldu berriek herria ezagutzea da: bertako kultura, ohiturak eta funtzionamendua. Hala, euren egokitzea azkartzea lortuko da. Formazio saioak 32 orduko iraupena du. Azaroaren 4an hasiko da eta abenduaren 24an bukatu. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 09:30etik 11:30era. Parte hartu nahi dutenek hilaren 25a baino lehen eman behar dute izena, Gizarte Zerbitzuen bulegoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide