Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Landareei eta loreei begiratuz ikasi dut sendabelarrei buruz»

Urretxu eta Zumarraga
2014/12/09
Otamotz
Liburua aurkeztuko du etzi Fermin Goenagak (Zumarraga, 1957). Aurkezpena 19:00etan izango da Zelai Arizti kultur etxean. Inguruko sendabelarrak aletu eta xehatu ditu. Nondik datorkizu sendabelarrekiko interesa? Haurra nintzela aitarekin kamamila bila joaten nintzen mendira, Eitzagako beste ume batzuekin batera. Peio Aranburu Arzakeko sukaldariaren amonarekin ere joaten ginen mendira. Aitak kamamila eta belarmina ere erabiltzen zituen; belarminarekin tentsioa orekatzen zuen. Behin, halako ibilaldi batean neskato bat erori egin zen eta amonak txiza egiteko gogoa ote genuen galdetu zigun. Txizarekin zauria desinfektatuko genuela esan zigun. Harrituta utzi ninduen… San Gregorioko eliza zaintzen zuen amonak, eta urtean behin oliba olio tantak botatzen zizkigun belarrian, belarriko minik ez edukitzeko. Orduan, ez nuen sendabide horien zentzua ulertzen. Gerora, Indian, esate baterako, txiza sendatzeko erabiltzen dutela jakin dut. Loreen eta landareen propietateak ezagutzeko grina orduan sortu al zitzaizun? Hasieran ez nituen ibilaldi horiek oso pozik egiten. Denborak aurrera egin ahala interesa piztu, eta seme-alabekin mendira joaten hasi nintzen; gu ere kamamila bila. Alabari asko gustatzen zizaion loreak eta landareak jasotzea eta horrek bultzada eman zion nire zaletasunari. Sendabelarrei buruzko liburu bat erosten hasi, eta egun ehun bat liburu ditut jada etxeko apaletan. Horrenbestez, sendabelarren gaineko ikerketari heldu zenion. Bai, izenak biltzen hasi nintzen, hala gaztelaniazkoak zein euskarazkoak nola izen botanikoak. Landareen eta loreen izen unibertsala da botanikoa, %95 latinezko izenak dira. Emaztea eta alaba zendu zirenean landareak eta loreak nire aterabidea izan ziren. Behea jo ordez, ikerketan sakondu nuen, eta hortik atera nuen aurrera egiteko indarra. Liburuez gain, nola hasten da sendabelarren gaineko ikerketa bat? Landareei eta loreei begiratuz. Astero-astero argazkiak eta bideoak egiten nizkien. Aldaketak agerikoak egiten ziren irudiotan: zutoinak, koloreak, fruituak… Mendian lanean ikusten nindutenak aholku eske etortzen zitzaizkidan; izan ere, landare batzuk oso antzekoak izan arren, ez dira berdinak. Segura Irratian sendabelarren eskutik ere egin duzu zeure bidea. Jose Angel Igartzabal zumarragarrak Tarteka irratsaioa zuen Segura Irratian eta kolaborazio bat egiteko prest nengoen galdetu zidan. Ezezkoa eman nion hasieran, baina hainbeste setatu zen azkenean baiezkoa eman niola. Hiru urtez aritu naiz berekin Segura Irratian zuzeneko programa horretan kolaboratzen. Entzuleak zuzenean sartzen ziren eta landareei buruzko galderak egiten zizkidaten. Ikastaro ugari egin dituzu Zumarragan eta kanpoan ere. Bai, Zumarragan, Lasarten eta Donostian. Ikastaroetako ikasleei fitxak ematen nizkien eta mendira eramaten nituen landareak bertatik bertara ikustera. Fitxak berritu egiten nituen eta biderkatu egin zitzaizkidan. Fitxa horiek al da etzi aurkeztuko duzun liburuaren ernamuina? Horrenbeste fitxa esku artean izanda, liburua egitea otu zitzaidan. Hiru urteko lana izan da. Ordenagailuak lan itzela eman dit, ez bainuen asko kontrolatzen eta behin baino gehiagotan  egindako guztia galdu nuen… Edozein kasutan, ekinaren ekinaz ikasi dut eta liburua nik neuk osatu dut goitik behera. Liburuan inguruko 22 landare ezagunenen berri ematen dut. Irudi asko dago. Hain zuzen, paragrafo bakoitzari irudi bana gehitu diot. Umorea ere badago, baina umore tanta horiek ez diote, inondik inora, liburuari zorroztasunik kentzen. Pasadizoak eta informazio bitxiak gehitu ditut. Hiztegi labur bat osatu, eta liburuaren amaieran sartu dut. Non salduko da?. Zumarragako eta Urretxuko hainbat liburu dendatan eta sendabelar dendatan jarriko dut salgai, besteak beste.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT