Zeinu hizkuntza ikastaroa egingo du Josune Mujikak
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko ikastaro eskaintzaren baitan, tailer berria egingo dute otsailean hasi eta apirila bitartera. Hain zuzen, Josune Mujika zumarragarrak zeinu hizkuntzaren hastapenei buruzko ikastaroa egingo du kultur etxean. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko ardatzak emango ditu Mujikak ikastaroan.
Ikastaroetarako izen-ematea datorren astelehenean, urtarrilak 12, irekiko dute.
Bihar, Goierriko Hitzan Mujikari elkarrizketa
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide