Itziar Albisuak eskultura erakusketa zabalduko du Antioko Interpretazio Zentroan
Itziar Albisuaren (Zumarraga, 1965) eskulturek lekukoa hartuko diete Pott zeramikako kideei Antioko Interpretazio Zentroko erakusketa aretoan. Albisuaren eskulturen bilduma ikusgai egongo da larunbatetik aurrera. Hain zuzen, 12:00etan inauguratuko dute Urratsak izeneko erakusketa. Orain artean egindako lanekin osatuko du erakusketa artista zumarragarrak. Margotutako adreiluak eta besarkadak, hondartzak eta Antioko atea irudikatzen dituzten eskulturak nagusituko dira. Horiez gain, baliteke senideak irudikatzen dituztenak gehitzea. Inaugurazio ekitaldian sorpresaren bat egongo dela iragarri du artistak. Oraingoz, Itziar Vargas biolin ikaslea Musikenen eta Albisuaren ilobak emanalditxo bat eskainiko duela aurreratu du.
Bihar, Itziar Albisuari elkarrizketa Goierriko Hitzan
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide