Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Mendi lasterketa selekziokoekin korrika egiteko aukera, igandean

Urretxu,Zumarraga
2015/02/17
Otamotz
Igandean, mendi lasterketetako euskal selekzioko kideak Urretxura eta Zumarragara etorriko dira. Euren asmoa UZ Trail lasterketaren ibilbide berria ezagutzea da eta nahi duten zaletu guztiek ibilbidea eurekin osatzeko aukera edukiko dute. 08:45ean elkartuko dira, Areizaga-Kalebarren plazan. Aritz Egea urretxuarra selekzioko kidea da eta gainontzeko kideek bere eskutik ezagutuko dute ibilbidea. Hassan Ait Chau, Iban Letamendi, Leire Agirrezabal, Aitziber Ibarbia eta Uxoa Irigoienek korrika egingo dute Egearekin batera. Elena Calvillo beasaindarra eta Jokin Lizeaga ere selekzioko kideak dira, baina ez dute igandeko entrenamendu saiora etortzerik izango. Selekzioko hautatzaileak Eneko Aliende eta Iñaki Uribe-Etxeberria dira. Selekzioko korrikalariek, inguruko proba gehienetan parte hartzeaz gain, mundu mailako proba garrantzitsuenetan aritzen dira. Aurten ere puntan ibiltzea espero dute. Erronka nagusia Zegama-Aizkorri mendi maratoia izango dute. Selekzioko kideek entrenamendu saio bat egingo dute, erritmo lasaian. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Selekzioko kideek aholkuak emango dizkiete. Ibilbidean zehar anoa postuak egongo dira. Parte hartzea doakoa da eta ez da izena eman behar. Korrikalariek UZ Trail lasterketako ibilbide berria ezagutzeko aukera edukiko dute, gainera. Lasterketa hau maiatzaren 23an izango da. Berrikuntza asko izango ditu. Hasteko, izena aldatu diote «erakargarriagoa» egiteko. Orain arte Goierri Garaia Mendi Lasterketa zuen izena eta hemendik aurrera UZ Trail izena izango du. Ibilbidean egindako aldaketei dagokienez, antolatzaileak «gustura» ageri dira. «Aurreko urteetan parte hartzaile asko kexu agertu dira, gure lasterketan pista eta asfalto asko zegoelako. Aurtengo ibilbideak ez du aurrekoarekin zerikusirik izango, oso asfalto gutxi izango baitu». Orain arte baino gogorragoa izango da, gainera. «Gure mendietan, tamalez, ez dago kilometro bertikalak egiteko aukerarik. Baina Izazpi eta Irimo mendiak alderik pikoenetatik igoko dira eta horrek gogortasuna areagotuko du». Aurtengo probak 22 kilometroko luzera eta 1.600 metroko desnibel positiboa izango du. Larunbat arratsalde batean egingo da, udal eta foru hauteskunde egunaren bezperan, «udaberriko garai ederrenean». Beti bezala, ibilbide motzago bat ere prestatu dute 22 kilometrokoa egiteko adina entrenatu ez dutenentzat. Ibilbide motzekoak ez dira Irimora igoko. Izen-ematea dagoeneko zabalik da, kirolprobak.com webgunean. Txip horia duten federatuak 15 euro ordaindu behar dute eta ez dutenek, 17. Txip horidun federatu gabeek 17 euro ordaindu behar dute eta txip horia ez duten federatu gabeek, 19. Sariak eta zozketak Anoa postuak Belokiko iturrian, Areizaga-Kalebarren plazan eta zazpi puntetan egongo dira. Amaieran, parte hartzaile guztientzat janaria eta edaria egongo dira. Sariei dagokienez, lehen bost emakumezkoentzat eta lehen bost gizonezkoentzat sariak egongo dira. Gainera, opariak zozkatuko dituzte korrikalari guztien artean. Lasterketa 16:00etan hasiko da eta eta sari banaketa ekitaldia 20:00etan izango da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
4

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT