Mintzalaguna ekimenean parte hartzen duten urretxuar eta zumarragarrak mokadutxo bat jateko elkartzen dira urtero. Ikasturte honetako festa ostiralean egin zuten, Goierri elkartean. Bertan, mintzalagunen lehiaketako saria banatu zuten. Ikasturtean zehar hainbat galdera egiten dizkiete eta guztiak zuzen erantzuten dituztenen artean zozketa egiten dute. Aurten, Madaiatarrak taldeak irabazi du 100 euroko saria. Diru hori Urretxuko tabernaren batean gastatuko dute. Ikasturte amaieran beste lehiaketa bat egingo dute eta irabazleek Zumarragako taberna batean gastatuko dituzte 100 euroak.
Mintzalaguna ekimenean euskaraz hitz egin nahi dutenek parte hartzen dute, hiruzpalau laguneko taldetan. Euskaldun zaharrek gidatzen dituzte solasaldiak. Aurten 50 lagun baino gehiago parte hartzen ari dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide