(Lasterketako irabazleak, podiumean; erdian dago Aritz Egea. Argazkia: Urola Kostako Hitza)
Orioko Mendi Lasterketa jokatu dute gaur; goizean goizetik giro ederra izan da, eta eguraldia lagun izan duten parte-hartzaileek ibilbide osoan zeha. Ibilbidea lokaztuta bazegoen ere, gozatu egin dutela nabarmendu dute lasterkariek. Helmugan, Aritz Egea urretxuarrak izan da azkarrena; 3 minutu eta erdiko aldea atera dio Mikel Albeniz, bigarren sailkatuari. Emakumezkoetan, berriz, Eva Moreda sartu da aurreneko postuan.
SAILKAPENA
Gizonezkoetan
- Aritz Egea 01:40:59
- Mikel Albeniz 01:44:34
- Endika Gartzia 01:47:11
Emakumezkoetan
- Eva Moreda 02:03:35
- Alizia Olazabal 01:11:50
- Monika Grajera 01:20:05
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide