Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Zaila izango da Goñiren omenezkoa irabaztea, bikote onak baitaude»

Urretxu eta Zumarraga
2015/03/04
Otamotz
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak Goñiren omenezko txapelketako final laurdenetako partida jokatuko du gaur, 18:30ean, Zumarragan. Eneko Ioldi nafarrarekin jokatuko du. Eneko Ioldirekin Dorronsoro eta Imazen aurka jokatuko duzu. Zer nolako partida espero duzu? Sekula ez dut Ioldirekin jokatu. Bere aurka, ordea, bai. Aurten, Lezaman. Bikotekide ona da. Afizionatu mailan txapel gehien irabazi dituen pilotaria da, beharbada. Faboritoak zaretela esango al zenuke? Zaila izango da txapelketa irabaztea, bikote oso onak baitaude. Gure mailan onena ematen eta ahalik eta urrutien heltzen saiatuko gara. Urbieta-Perez eta Santxo-Erasun ondo ikusten ditut. Irabazi nahi badugu, gure maila eman beharko dugu. Zenbat aldiz jokatu duzu Goñiren omenezkoa? Aurten hirugarrengoz jokatuko dut. Duela bi urte, Urbietarekin, finalerdietara heldu nintzen. Iaz, berriz, Artolarekin, finala jokatu nuen. Iazko finala jokatu zutenetako hiru profesionaletan daude  orain. Zu bakarrik falta zara. Amezketako Zazpi Iturri klubarekin jokatzen dut eta azkenaldian taldekide asko profesional mailara pasa dira. Azkena, Irribarria. Asko pozten naiz beraiengatik. Irribarriak udan salto egingo zuela uste nuen, baina itxuraz enpresak bere beharra zuen. Goñiren omenezkoa berarekin jokatu behar nuen. Artola eta Altuna, iaz Goñi txapelketako finala jokatu zuten zure taldekide ohiak, sekulako maila ematen ari dira profesionaletan. Argi zegoen oso maila ona emango zutela. Altuna egin gabe dago oraindik, baina teknikoki oso ona da. Artola, berriz, oso indartsua da. Zuk noiz eman behar duzu saltoa? Ez dakit. Hori ez dago nire esku. Ez didate ezer aipatu. Profesionalekin entrenatzen al duzu? Aspeko pilotariekin entrenatzen dut, baina profesional mailara igotzea beste kontu bat da. Ahalik eta maila onena ematen saiatuko naiz. Profesionaletara salto egiten badut, ondo, baina bestela ere jokatzen jarraituko dut. Zer moduz doa urtea? Ondo. Gainera, astebete egon naiz San Franciscon. Euskadiko txapelketa irabazteagatik ematen duten saria da. Oso esperientzia ona izan da. Toki oso polita da. Primeran hartu gaituzte. Bi partida jokatu ditugu hango Euskal Etxean. Zeintzuk dira zure hurrengo erronkak? Goñiren omenezkoaz gain, Euskal Liga eta Soroa txapelketa jokatzen ari naiz: Euskal Liga Irribarriarekin eta Soroa Arteagarekin. Duela urtebete, GoiBerri aldizkarian, irregular samarra zinela aitortu zenuen. Azken urtebetean hobekuntzarik nabaritu al duzu? Zenbat eta partida gehiago jokatu, hobe. Gainera, zaharragoekin jokatuz asko ikasten da. Izan ere, atzelarioi gehiago kostatzen zaigu egitea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
5

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
6

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT