Artisau garagardo topagunea egingo dute hilaren 29an eta 30ean Iparragirre plazan
Hilaren 29an, ostirala, 19:00etan irekiko dute azoka. Postu bakoitzean pintxo bat eskainiko dute. 22:00etan kontzertua egongo da. Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Goierri garaiko produktu ekologikoak salduko dituzte eta garagardoa egiteko produktuak erakutsiko dituzte. 14:00etan bazkaria egingo dute Hokaba tabernan. Parte hartu nahi dutenek tabernan bertan eman behar dute izena edo 647 96 33 76 zenbakira deitu. 18:00etan garagardo postuak irekiko dituzte eta 19:30ean kontzertua egongo da. Bukatzeko, 21:30ean Athleticen eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finala emango dute pantaila erraldoian. Butifarra, hanburgesak eta Urola Garaiko produktuak egongo dira, bertan afaldu nahi dutenentzat.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide