Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Turismo bulegoetako 45 teknikarik Antio bisitatu dute

Urretxu eta Zumarraga
2015/06/10
Otamotz
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako turismo bulegoetako 45 langile Antioko interpretazio zentroan egon dira. Bisita i-Tourbask Turismo Bulegoen Euskal Sareak antolatu du, Inaziotar Bidean egiten ari diren lana profesionalei ezagutzera emateko. Bisitan Herrialde Katalanetako bi teknikarik ere parte hartu dute. Izan ere, Inaziotar Bidea bertan amaitzen da. Inaziotar Bidea Loiolako Inaziok 1522an egin zuena da. Bere etxetik irten eta Manresara joan zen. Han gogo-jardunak egin ondoren, Erromara eta Jerusalemera joan zen. Bidean, Antiotik eta Arantzazutik pasa zen. Mota honetako bideek gero eta jende gehiago erakartzen dute eta Eusko Jaurlaritza Inaziotar Bidea bultzatzen ari da. Atzo, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako turismo bulegoetako langileei eman zieten bide honen berri. Parte hartzaileak Loiolan elkartu ziren eta bertan Urola Erdia, Debagoiena eta Goierri garaiko turismo arduradunek zenbait azalpen eman zizkieten. Ondoren, Juan Bautista Mendizabalen eskutik Loiola ezagutu zuten. Loiolatik Antiora etorri ziren. Bertan, Mikel Serrano Zumarragako alkateak hartu zituen eta interpretazio zentroaren berri eman zien. «1.300 metro koadroko eraikin honek diseinu abangoardista du. Lehiaketa antolatu genuen eta Estatu espainiarreko 58 lan talde aurkeztu ziren. Azkenean, Ventura eta Llimona katalanek irabazi zuten lehiaketa. Gure helburua, eraikinak ermitari protagonismoa ez kentzea zen. Interpretazio zentroan, jatetxea, erakusketa iraunkorra, ekitaldientzako aretoa, aldi baterako erakusketetarako aretoa eta turismo bulegoa daude. Turismo bulegoak urtero 13.000 bisita jasotzen ditu», esan zuen. Ondoren, Zumarragako historiari buruzko erakusketa iraunkorra erakutsi zien. Bazkaldu aurretik, Manresako eta Montserrateko teknikariek Inaziotar Bidearen amaierari buruz hitz egin zuten, eskualdeko enpresa turistikoek Inaziotar Bidearekin duten harremanaren berri eman zuten eta Antioko baseliza bisitatu zuten. Bisitariek Antioko interpretazio zentroko jatetxean bazkaldu zuten. Bukatzeko, Legazpiko Mendi Bazterrak enpresakoekin Inaziotar Bidearen zati txiki bat egin zuten. Brinkolatik Barrendiolara, Legazpin. Herrialde Katalanetako bi teknikariei asko gustatu zaie Inaziotar Bidea. Sonia Martin Manresako turismo bulegoko koordinatzailea da eta atzo arte Donostia eta Bilbo bakarrik ezagutzen zituen. «Euskal Herriko zonalde hau ez nuen ezagutzen eta asko gustatu zait. Loiola ezagutzeak, batez ere, asko hunkitu nau. Inaziotar Bidean lan egiten duen batentzat, bere jaiotetxea ezagutzea gauza handia da. Gainera, primerako eguraldia egin du. Hurrengoan, familiarekin etorriko naiz». Laia Alvarez, berriz, Montserrateko monasterioko komertziala da. Berak ere ez zituen Loiola, Antio eta Arantzazu ezagutzen. «Paisaia asko gustatu zait. Baita toki guztietan nola hartu gaituzten ere». Turismo teknikariei harrera egiteaz arduratu zenetako bat Juan Bautista Mendizabal izan zen. Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Gipuzkoako batzordeko presidentea da Mendizabal, eta Turismo zuzendaria izan zen. Bisitariei Loiolaren berri eman zien. Inaziotar bideak etorkizun oparoa duela uste du. «Garrantzitsuena herritarrek egitasmo honetan sinistea da. Dagoeneko erromesak ikusten hasi gara eta guztiok beraiei laguntzen ahalegindu behar dugu. Bestalde, hotelak eta jatetxeak beraien beharretara egokitu behar dira. Bideek gero eta erakargarritasun handiagoa dute eta Inaziotar Bidea turismoa bultzatzeko aukera oso polita da». Edurne Etxeberria Goierri garaiko turismo kudeatzailea iritzi berekoa da. «Dagoeneko erromesak ikusten ari gara. Batez ere, uda partean. Iaz, australiarrak, hegoamerikarrak… izan genituen gure artean». Erromes gehienak sinestunak direla esan zuen. «Erromes gehienak esperientzia espiritualaren bila etortzen dira. Bidea Santa Barbaratik eta Mirandaolatik ere pasatzen da eta bertako ermitak erabiltzeko aukera ere badute». Etxeberriak Inaziotar Bidea sinestunak ez direnentzat ere oso erakargarria dela gehitu zuen. «Bide honek erlijioa, natura eta ondarea uztartzen ditu eta ostalaritza eskaintza ere bikaina da», amaitu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT