Datorren asteazkenean, uztailak 22, Stock Azoka egingo du Bi Tartean merkatari elkarteak Zumarragako Euskadi plazan. Elkarteko 16 dendak parte hartuko dute eta mauka azoka 10:00etan ireki eta 21:00etara arte zabalik egongo da. Merkealdiak kalera ateratzea da elkartearen asmoa. Egun osoan zehar haurrentzako kale animazioa izango da eta 19:00etan apar festa egingo dute.
Azokan izango diren dendak:
- Haur moda: Baby, Jazz, Kux- kux
- Kirolak: Alex kirolak, Intersport Loramendi, Zerki
- Moda: Hamahiru, Boca-boca
- Oinetakoak: Txiki
- Lentzeria: Julita mertzeria, Kuttun, Titare
- Burdindegia: Urdangarin
Loredenda:
– Goilore
Edertasun integrala:
– Onure
Irudi asesoria:
– Naif
Egun osoan zehar umeentzat animazioa egongo da, eta arratsaldeko 19:00tan txikienentzat Apar festa izango dugu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide