Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urolakoak denboraldia hasteko prest daude, Argixaoko zelai berrira begira

Urretxu eta Zumarraga
2015/09/03
Otamotz
Argixaoko zelaia lautan zatituta, lau zelai sortuta, egin izan dituzte urtetan entrenamenduak Urola futbol elkarteko talde ezberdinek. Aspaldiko eskaera da  goiko zelaiaren konponketa. Orain, eskariari erantzuna eman diote elkarteko zuzendaritzak eta Zumarragako Udalak egindako elkarlanari esker. 459.000 euroko aurrekontuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zumarragako Udalak eta oraindik iristeko dagoen Futbol Federazioaren ekarpen ekonomikoek urrian zelai berritua erabilgarri bihurtuko dute. Mikel Serrano alkateak datorren hilabeteko erdiaren eta hondarraren artean lanak amaituko direla aurreikusi du. Orain, Urolakoak eta udala goiko zelaiak izango dituen aldagelen diseinuan lanean ari dira. Zelaia entrenamenduetarako erabiliko dute batik bat. Jon Alustiza Urolako lehendakariak eman du azalpena: «Kantina beheko zelaian dago eta ahal den guztietan partidak behean jokatuko dira. Txanda sistema bat ezarriko dugu eta talde guztiak entrenatuko dira zelai berrian». Bi zelaien arteko pasabidea konponduko dute. Zelai berriaren zorua lisatuta dago jada eta datorren astean asfaltoz estaliko dute, ondoren belar artifiziala jarri ahal izateko. Honezkero, urak jasotzeko sistema ipinita dago. Serranok aurreratu duenez, Argixao zelai zaharretik berrira doan errepidean industrialdera doan zidorra konponduko dute,  partida egunetan ibilgailuek Zumarragako industrialdean aparkatzeko aukera izan dezaten. Atletismo taldeko kideekin ere egon da alkatea eta Argixaoko bigarren zelaiak hartuko dituen korrika egiteko eraztunez gain, bestelako atletismo diziplinei tokia egiteko soilgune bat prestatuko dute. Neskak futbolean Urolako zuzendaritzako kideek azpimarra egin diote zelai berriak entrenamenduei egingo dien mesedeari. «400 bat haur eta gazte ditugu. Gero eta instalakuntza egokiagoak, orduan eta hobetzeko aukera gehiago izango dute». Kirol arloari dagokionez,  denboraldi berrian hainbat erronka dituzte. Aipatu duten lehena nesken parte hartzeari bultzada ematea da. Maila guztietan neska taldeak osatzeko arazoak dituzte eta Ilintxakoekin elkarlana bultzatuta, Ilur izenarekin jokatzeko ari dira Goierri garaiko neskak hainbat mailatan. «Neskak animatu nahi ditugu Urolara etorri eta futbolean jokatu dezaten», diote aho batez zuzendaritzako Valentin Tenak eta Jon Alustizak. Gainontzean, senior mailan ari den taldeari mailari eusteko erronka jarri diote, igotzea ez baita erraza izango arerio indartsuekin lehiatu beharko direlako. Haurretan, kimuetan eta jubeniletan Ohorezko Mailan dauden taldeek maila gorenean geratzeko ahalegina egingo dute. Alustizaren hitzetan, «edonola ere, denboraldi guztietan gure onena ematen saiatzen gara. Talde handiagoek Urola bezalako taldeengana jotzen dute jokalari bila eta onenak eraman. Aurten Realean eta Eibarren gure harrobitik irtendako  bost jokalari arituko dira».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT